Alfredo Casella
Alfredo Casella (Turin, 1883ko uztailaren 25a - Erroma, 1947ko martxoaren 5a) italiar musikagile, piano-jotzaile eta orkestra-zuzendaria izan zen.Musikari familia batean jaio zen. Aitak eta anaiek celloa jotzen zuten eta ama piano-jotzailea zen. Alfredok pianoa eta konposizioa ikasi zituen Parisko Kontserbatorioan. Gabriel Fauré izan zuen irakasle eta George Enescu eta Maurice Ravel izan zituen ikaskide. Debussy miretsi zuen arren, bere lehen lanak erromantikoak izan ziren inpresionistak baino gehiago.
Piano irakaslea izan zen Erromako Santa Cecilia Kontserbatorioan eta Bostongo Pops Orkestra zuzendu zuen. ''La Giara'' balletarekin izan zuen arrakastarik handiena. Vivaldiren lanaren berraurkikuntzaren eta neoklasizismo italiarraren arduraduna ere izan zen XX. mendean.
Asia Argento aktorea da bere birbiloba. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3Sailkapena: LD 2 CaseLiburua
-
4