Nicolai Gedda

Nicolai Harry Gustav Gedda (Stockholm, 1925eko uztailaren 112017ko urtarrilaren 8a) suediar opera-abeslaria izan zen, tenorra.

Kantari-familia batean sortu zen. Kantu-ikasketak Stockholmeko Kontserbatorioan egin zituen, eta hiri horretako Errege Operan egin zuen debuta 1952an. Ondoren, munduko antzoki nagusietan aritu zen: Parisko Operan, Milango Scalan, Londresko Covent Gardenen eta New Yorkeko Metropolitanen. Eta horietan Weber, Mozart, Gluck, Gounod, Bizet eta Berliozen lanak kantatu zituen, besteak beste. Artista eklektikoa izan zen, dotoretasun handiko ahots-tinbrea zuena. Lotura handia izan zuen alemaniar eta frantses errepertorio lirikoarekin, baina, aldi berean, italiar operako (Verdi eta Bellini batez ere) eta errusiar operako (Moussorgski, Txaikovski, Shostakovitx) paper handiak ere egin zituen. Hainbat disko grabatu zituen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 2 emaitzak -- 2 bilaketa honetara 'Gedda, Nicolai', Bilaketaren denbora: 0,04s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Gedda, Nicolai
    Argitaratua 1998
    Sailkapena: LN 8 Gedd
    Liburua
  2. 2
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali