Ricarda Huch (Brunswick, - Schönberg, egungo Kronberg im Taunus, ) alemaniar poeta eta historialaria izan zen. Hasierako poemak eta eleberriak neorromantizismoaren ildotik ondu zituen. Bi eleberritan artisten eta burgesen bizimoldearen aldea azaldu zuen: ''Erinnerungen von Ludolf Ursleu dem Jüngeren'' (1893, ''Ludolf Ursleu gaztearen oroitzapenak''); ''Vita somnium breve'' (1903). Lehen aldiz italiar batekin ezkondu zelarik, herrialde hartan bizi izan zen eta hango historiari eta pertsonaiei dedikatu zien zenbait obra: ''Die Verteidigung Roms'' (1908, ''Erromako defentsa''); ''Der Kampf um Rom'' (1908, ''Erromagatiko borroka''). Italian, Triesteko auzo pobreak gertaleku dituen eleberri ezagun bat plazaratu zuen 1901ean: ''Aus der Triumphgasse'' (1901, ''Ospearen kalea''). Bestalde, ''Die Romantik'' (1899-1908, ''Erromantizismoa'') saioa guztiz ezaguna da. Idazle honen arrakastarik sonatuena hauxe izan zen: ''Der grosse Krieg in Deutschland'' (1912-1914, ''Gerra handia Alemanian'').
Wikipediatik informazioa lortu