Joseph Joachim

Joseph Joachim (Kittsee, 1831ko ekainaren 28a - Berlin, 1907ko abuztuaren 15a) hungariar musikagile eta biolin-jotzailea izan zen. Weimar dukearen Orkestrako, Hannoverko Gorteko kontzertuetako eta Berlingo Musika Eskolako zuzendaria izan zen. Bere garaiko biolin-jotzailerik onenetakoa izan zen. 1869. urtean Joachim Laukote ospetsua sortu zuen Berlinen. Ingalaterran izan zen maiz, eta izen handia hartu zuen han. Kontzertu klasikoak bikain jotzen zituen, Beethovenenak batez ere. ''Kontzertu hungariarra'' da Joachimen obren artean aipagarriena. Pedagogo eta irakasle ezaguna izan zen Europa osoan. Laurehun biolin-jotzaile inguruk ikasi zuen haren eskolan. R. Schumann, M. Bruch, J. Brahms eta A. Dvorak-ek beren biolin-kontzertuak eskaini zizkioten. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Joachim, Joseph', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    Sailkapena: MC 7120 Joach
    Liburua
  2. 2
    nork Joachim, Joseph (1831-1907)
    Argitaratua 1996
    Sailkapena: MC 7020 Joach
    Liburua
  3. 3
    Argitaratua 1958
    Beste egile batzuk: “...Joachim, Joseph...”
    Sailkapena: MK 1 Beet
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali