Wilhelm Kempff
Wilhelm Walter Friedrich Kempff (Jüterbog, Brandenburg, 1895eko azaroaren 25a - Positano, Italia, 1991ko maiatzaren 23a) alemaniar piano-jotzailea izan zen.Gurasoak organo-jotzaile izan zituen, eta oso gazterik hasi zen bera aitarekin pianoa eta organoa jotzen. Berlingo Kontserbatorioan ikasi zuen pianoa Karl Heinrich Barthekin, eta konposizioa, Robert Kahnekin. 1918an hasi zen kontzertuak ematen. Lehen aukera Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin izan zuen. Stuttgarteko Musika Eskolako zuzendaria eta piano-irakaslea izan zen 1924tik 1929ra. Hego Ameriketan, Japonian, Frantzian, Londresen, Grezian, Italian, eta 1964an, Estatu Batuetan aritu zen kontzertuak ematen. Errepertorio erromantikoaren interprete bikaina izan da. Beethovenen lanak interpretatzen zituen batez ere. 1984an utzi zion jendaurrean kontzertuak emateari. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2nork Schubert, Franz (1797-1828)Beste egile batzuk: “...Kempff, Wilhelm...”
Argitaratua 1968
Sailkapena: TE 10 SchubLiburua -
3nork Schumann, Robert (1810-1856)Beste egile batzuk: “...Kempff, Wilhelm...”
Argitaratua 1974
Sailkapena: TG 100 SchumLiburua


