Gerald Moore
Gerald Moore (Watford, Ingalaterra, 1899ko uztailaren 30a - 1987ko martxoaren 13a) britainiar piano-jotzailea izan zen.Bere jaioterrian hasi zituen piano-ikasketak. 1913an haren familia Kanadara joan zen bizitzera, eta Moorek Torontoko Kontserbatorioan jarraitu zituen bere ikasketak.
Britainia Handira itzuli zenean bakarlari gisa aritzeko asmoak utzi eta laguntzaile gisa hasi zen. Yehudi Menuhin eta Emanuel Feuermannekin sonatak jo zituen batez ere, baina bestela, ''Lied''ak jotzen zituen gehienbat. Abeslarien piano laguntzaile izan zen, lehenbizi Chaliapine, Frida Leider, Elisabeth Schumann, Hans Hotter (Schuberten ''Winterreise'' eta ''Schwanengesang'' grabatu zuen harekin), Kirsten Flagstad (Wagnerren ''Wesendonck Lieder ''grabatzeko hautatu zuena) eta Kathleen Ferrierrena. Ondoren Victoria de Los Angeles, Elisabeth Schwarzkopf, Irmgard Seefried, Christa Ludwig, Janet Baker eta, batez ere, Dietrich Fischer-Dieskau ahots ospetsuekin aritu zen.
Hainbat hitzaldi eta ikastaro eman zituen mundu osoan, eta hainbat liburu idatzi zituen: ''The Unshamed Accompanist'' (1943, ''Laguntzaile lotsagabea''), ''Singer and Accompanist'' (1953, ''Abeslaria eta laguntzailea''), ''Am I too Loud?'' (1962, ''Ozenegi ari al naiz?''), ''Schubert Song Cycles'' (1975, ''Schuberten abestiak''), ''Farewell Recital'' (1978, ''Agur emanaldia''). Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4Argitaratua 1969Beste egile batzuk: “...Moore, Gerald...”
Sailkapena: TK 3 MoorLiburua -
5
Sailkapena: TC 31 SchwarLiburua -
6Beste egile batzuk: “...Moore, Gerald...”
Sailkapena: TA 20 SchubLiburua -
7Beste egile batzuk: “...Moore, Gerald...”
Sailkapena: TA 20 Strau.RLiburua -
8nork Schubert, Franz (1797-1828)Beste egile batzuk: “...Moore, Gerald...”
Argitaratua 1975
Sailkapena: TA 20 SchubLiburua -
9
Sailkapena: TA 20 BeetLiburua -
10nork Brahms, Johannes (1833-1897)Beste egile batzuk: “...Moore, Gerald...”
Argitaratua 1966
Sailkapena: TA 20 BrahLiburua -
11Argitaratua 1961Beste egile batzuk: “...Moore, Gerald...”
Sailkapena: TA 21 PurcLiburua -
12Argitaratua 1967Beste egile batzuk: “...Moore, Gerald...”
Sailkapena: TK 3 MoorLiburua