Erik Satie
thumb|''Gymnopedie I, lent et douloureux''. Erik Satie, benetako izenaz Alfred Eric Leslie Satie (Honfleur, Calvados, 1866ko maiatzaren 17a - Paris, 1925eko uztailaren 1a), musika konpositore eta pianojole frantziarra izan zen. Estilo sailkaezinekoa, bere garairako aurreratutzat jotzen da, serialismoa eta minimalismoa aldez aurretik iradoki baitzituen, geroago musika garaikidean ohikoa bihurtuko zen apurketa formal eta tonala hasiz. Honela, musikaren historian eragin handiko konpositoretzat hartzen da. Akademiak iraindua eta garaiko beste konpositore batzuengandik miretsia, musika-kontserbatorioan 40 urte zituela eman zuen izena. Ustekabeko erabaki honek bere gertukoak harritu zituen, ordura arte bere formakuntza irregularra izan baitzen, eta beste hainbat lanbidetan ibili baitzen, kabareteko musikagintzan besteak beste. Lana zein bizitza bitxikoa izan zen.1884ko bere lehen konposiziotik aurrera Erik Satie gisa sinatu zituen lanak. Geroko bizitzan lanak bere izen propioaz argitaratu bazituen ere, dirudienez 1880ko hamarkadaren amaieran lanak ''Virginie Lebeau'' eta ''François de Paule'' ezizenez argitaratu zituen. Obra laburrak egin zituen, batez ere entzulea ez aspertzeko aitzakipean.
Musikagilea izateaz gain, jario handiko pentsalaria ere izan zen eta zenbait argitalpenetan parte hartu zuen, ''391'' espainiarra edo ''Vanity Fair'' estatubatuar kultura aldizkarietan, esate baterako. Wikipediatik informazioa lortu
-
1
-
2
-
3
-
4