Heinrich Schütz
Heinrich Schütz (Köstritz, Turingia, 1585eko urriaren 9a – Dresden, 1672ko azaroaren 6a) alemaniar musikagilea izan zen. 1599an, koru-mutila izan zen Kasselgo gorteko kaperan. 1609-1612 urte-bitartean, musika-ikasketak egin zituen Venezian G. Gabrielirekin. Harrezkero, harreman estuak izan zituen beti Italiarekin. Geroago Kasselgo gorteko organista izan zen, eta 1617. urtetik hil arte, Dresdengo kapera-maisu. 1635-1641 urte-bitartean, Kopenhagen bizi izan zen, Danimarkako printzeak gonbidatua. Schütz XVII. mendeko alemaniar musikagilerik handiena izan zen. Haren musika-lanetan italiar, holandar eta frantses moldeak nahasten dira. Koru-musika dramatiko ezin hobea idatzi zuen, eta moteteak Lassusek eta J.S. Bachek idatzi zituztenekin pareka daitezke. Lan aipagarriak dira, besteak beste: ''Il 1° libro de madrigali'' (1611); ''Concerte'' (1618); ''Psalm CXXXIII'' (1621); ''Cantiones sacrae'' (1625); ''Symphoniae sacrae'' (1629); ''Jesu Kristo gure Jaunaren pasio eta heriotza'' (lau pasio, lau ebanjelioen arabera). Wikipediatik informazioa lortu-
1
-
2Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
3Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
4Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
5Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
6Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
7Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
8Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
9Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
10Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
11Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
12Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
13Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
14Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
15Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
16Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
17Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
18Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
19Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua
-
20Sailkapena: MK 1 SchuetLiburua