Jean Sibelius

Jean Sibelius, jaiotzez Johan Julius Christian Sibelius, 39 or.|group="oh"}} (Hämeenlinna, Finlandia, 1865eko abenduaren 8a - Järvenpää, 1957ko irailaren 20a) finlandiar musikagile eta biolin-jolea zen, Erromantizismo berantiarrekoa, eta eragin nabaria izan zuen Finlandiaren nortasun nazionala finkatzen.

Sibeliusen lanaren funtsa zazpi sinfoniatan biltzen da. Beethovenek bezala, Sibeliusek ere horietako bakoitza bere estiloa garatzeko erabili zuen, baina Beethovenek ez bezala —hark sinfoniak aldarri publikoak egiteko erabiltzen zituen eta bere sentimendurik ezkutuenak lan txikietarako gordetzen zituen—, Sibeliusek bere sentimendu pertsonalak sinfonietan kanporatu zituen. Haren lanak sarri jo eta maiz grabatzen dira gaur egun ere.

Sinfoniak alde batera utzita, Sibeliusen konposiziorik ezagunenak ''Finlandia'', ''Bals Tristea'', biolin kontzertua, ''Karelia'' suitea eta ''Tuonelako beltxarga'' (''Lemminkäinen suite''aren lau mugimenduetako bat) dira. Beste lan batzuen artean ''Kalevala'' oinarri hartutako zenbait pieza daude, ahots eta pianorako ehundik gora abesti, 13 antzezlanetarako musika, ''Jungfrun i tornet'' opera ("Dontzeila Dorrean"), ganbera musika, piano musika, 21 musika koral argitalpen eta musika erritual masonikoa. Sibelius musikagile emankorra izan zen 1920ko hamarkadaren erdialdera arte. Hala ere, bere ''Zazpigarren Sinfonia'' (1924), ''Ekaitza'' (1926) eta ''Tapiola'' (1926) bukatu bezain laster, ez zuen maila handiko lanik egin bizitzako azken hogeita hamar urtean. Garai horri «Järvenpääko isiltasuna» deitu izan zaio. Musika sortzen saiatu zen, bai, baita zortzigarren sinfonia bat ere, baina emaitzarik gabe. Bere bizitzaren azken aldian musika masonikoa idatzi zuen, eta hasierako zenbait lan berrargitaratu egin zituen. Halaber, musikaren garapena arretaz segitu zuen, nahiz eta beti ez zuen musika modernoa begi onez ikusi. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 14 emaitzak -- 14 bilaketa honetara 'Sibelius, Jean', Bilaketaren denbora: 0,13s Findu emaitzak
  1. 1
    Sailkapena: TH 26 LJKO
    Liburu kapitulua
  2. 2
    nork Sibelius, Jean (1865-1957)
    Argitaratua 1977
    Sailkapena: TH 22 Sibe
    Liburua
  3. 3
  4. 4
  5. 5
  6. 6
  7. 7
    nork Sibelius, Jean (1865-1957)
    Argitaratua 1967
    Sailkapena: MB 322 Sibe
    Liburua
  8. 8
    Sailkapena: MA 200 Sibe
    Liburua
  9. 9
    Sailkapena: MA 200 Sibe
    Liburua
  10. 10
    Sailkapena: MA 200 Sibe
    Liburua
  11. 11
    Sailkapena: MA 200 Sibe
    Liburua
  12. 12
    nork Sibelius, Jean (1865-1957)
    Argitaratua 1993
    Sailkapena: MD 431 Sibe
    Liburua
  13. 13
    nork Sibelius, Jean (1865-1957)
    Argitaratua 1904
    Sailkapena: MC 1310 Sibe
    Liburua
  14. 14
    Argitaratua 1965
    Beste egile batzuk: “...Sibelius, Jean...”
    Sailkapena: LN 8 Sibe
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali