Georg Philipp Telemann

Georg Philipp Telemann alemaniar musikagilea eta organista izan zen (Magdeburg, 1681eko martxoaren 14a - Hanburgo, 1767ko ekainaren 25a).

Musika bere kasa ikasi zuen, partiturak aztertuz, J.B. Lully eta A. Camprarenak batez ere. 1701. urtean, zuzenbidea ikasten hasi zen Leipzigeko Unibertsitatean, baina laster utzi zituen ikasketa horiek, eta musika egiten hasi zen. 1704. urtean, Leipzigeko Unibertsitateko elizako organista izendatu zuten, eta bere kideekin batera, Telemann-Verein izeneko collegium musicum edo ikasleen musika taldea sortu zuen. 1708tik 1712ra Eisenacheko kapera maisu izan zen; 1712tik 1721ra Frankfurtekoa, eta 1721etik 1767ra Hanburgokoa.

1728. urtean Alemaniako lehen musika aldizkaria sortu zuen, ''Getreue Musikmeister''. G.F. Haendelen eta J.B. Bachen adiskidea izan zen. Alemaniar, italiar eta frantses estiloak bildu zituen bere lanetan; poloniar eta ingeles musikagileen eragina ere izan zuen. Oso musikagile emankorra izan zen.

* 40 opera idatzi zituen, aipagarrienak: ''Sokrates egonarritsua'' (1721) eta ''Pimpinone'', (1725) * 44 pasio * 12 kantata-sorta oso, urteko igande eta jai egun guztietarako * oratorioak eta kantatak, aipagarrienak: ''Jesusen heriotza'' (1755); ''Israel askatua'' (1759); ''Mesias'' (1759); ''Eguneko orduak'' (1759); ''Pizkundea eta Igokundea'' (1760); ''Epaiketaren eguna'' (1762) * 12 hileta

Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 20 emaitzak -- 107 bilaketa honetara 'Telemann, Georg Philipp', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Telemann, Georg Philipp
    Argitaratua 1972
    Sailkapena: LN 8 Tele
    Liburua
  2. 2
    nork Telemann, Georg Philipp
    Argitaratua 1981
    Sailkapena: LN 8 Tele
    Liburua
  3. 3
  4. 4
    nork Telemann, Georg Philipp
    Argitaratua 1981
    Sailkapena: LN 8 Tele
    Liburua
  5. 5
    nork Telemann, Georg Philipp (1681-1767)
    Argitaratua 2017
    Sailkapena: MC 7010 Tele
    Liburua
  6. 6
    nork Telemann, Georg Philipp (1681-1767)
    Argitaratua 2012
    Sailkapena: MD 400 Tele
    Liburua
  7. 7
    Sailkapena: TF 303 Vill
    Liburu kapitulua
  8. 8
  9. 9
  10. 10
  11. 11
  12. 12
  13. 13
  14. 14
  15. 15
    nork Telemann, Georg Philipp (1681-1767)
    Argitaratua 1964
    Sailkapena: TH 12 Tele
    Liburua
  16. 16
  17. 17
  18. 18
  19. 19
  20. 20
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali