Georg Trakl

Georg Trakl (Salzburgo, 1887ko otsailaren 3a - Krakovia, 1914ko azaroaren 3a) austriar poeta izan zen.

Farmazia-ikasketak egin zituen. 1914an, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen botikari gisa. Gerrak eragin handia izan zuen harengan, eta han ikusi zituen krudelkerien ondorioz buruko gaitz batek jota, erietxe militarrean sartu zuten. Droga gehiegi hartuta pozoiturik hil zen.

Traklen lana laburra, baina trinkoa da. Samurtasunaren nostalgia lehertzear den ekaitzaren etorrerarekin lotzen du, eta etengabea da harengan gaizkiaren obsesioa. Estilo zakarra eta bizia du oso, irudi bitxiez josia; koloreek, errealitatearekin batere zerikusirik ez dutenek, zentzu sinbolikoa dute, eta bere pentsamendua alegoria hertsien bidez ematen du. Rimbaud, Baudelaire eta sinbolista frantsesen eragina nabaria da haren lanetan. Haren obra batzuk: ''Totengan'' (1906, ''Arimen eguna''); ''Fata Morgana ''(1906); ''Aus goldenem Kelch'' (1939); ''Gedichte'' (1913, ''Olerkiak''); eta ''Sebastian im Traum ''(1915, ''Sebastian ametsetan).'' Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Trakl, Georg', Bilaketaren denbora: 0,06s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Hindemith, Paul (1895-1963)
    Argitaratua 1949
    Beste egile batzuk: “...Trakl, Georg...”
    Sailkapena: MA 40 Hind
    Liburua
  2. 2
    nork Medek, Tilo (1940-2006)
    Argitaratua 1992
    Beste egile batzuk: “...Trakl, Georg...”
    Sailkapena: MA 30 Mede
    Liburua
  3. 3
    nork Holl, Robert (geb.1947)
    Argitaratua 1991
    Beste egile batzuk: “...Trakl, Georg...”
    Sailkapena: MA 200 Holl
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali