Walt Whitman
Walter "Walt" Whitman (West Hills, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1819ko maiatzaren 31 - Camden, New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 1892ko martxoaren 26a) olerkaria, saiakeragilea, humanista eta kazetaria izan zen. Estatu Batuetako poetarik handiena eta originalena da kritiko askoren iritziz.Bere lan nagusiak, ''"Leaves of Grass"'' (''Belar hostoak'') ataletan banatzen dena, poesia garaikidearen zati handi batean du eragina, Ernst Stadler, Ezra Pound, Pablo Neruda, Jorge Luis Borges, Federico Garcia Lorca edo Allen Ginsbergrengan adibidez.
Bere estilo liriko edo epikoak (''poetiko-narratiboa''), lerro luze eta paralelismo askorekin, bibliako salmoak ekartzen ditu gogora, baina gai originalagoekin. Walt Whitmanek optimismoz abesten dio askatasunari, sexualitateari, dogma eta araurik gabeko espiritualitate bati, beste izakiekiko batasunari, demokraziari, bizitza malkartsu eta lan gogorrari, garapenari eta bere aberriari, aipatutako guztia posible den lurraldeari. Lan askotan bere homosexualitateari egin zion erreferentzia. Wikipediatik informazioa lortu
-
1nork Medek, Tilo (1940-2006)Beste egile batzuk: “...Whitman, Walt...”
Argitaratua 2010
Sailkapena: MA 200 MedeLiburua -
2nork Hindemith, Paul (1895-1963)Beste egile batzuk: “...Whitman, Walt...”
Argitaratua 1957
Sailkapena: MB 120 HindLiburua