Carl Friedrich Zelter
Carl Friedrich Zelter (
Berlin,
1758ko
abenduaren 11 - ''
ibidem'',
1832ko
maiatzaren 15a)
alemaniar musikagilea izan zen. Igeltsero-lanetan aritu zen aitarekin, baina gero Musika ikasketak egin zituen
K.F. Faschekin, eta haren ondorengo izan zen zuzendari-lanetan, ''Singakademie'' edo Errege Kantu Akademian (1800). Prusiako Arte Ederretako Akademiako irakasle izan zen, eta 1809. urtean ''lied''a lantzea helburu zuen Liedertafel koru-elkartea sortu zuen. Berlingo Udal Liburutegia antolatu zuen, eta
J.S. Bachentzat leku berezia sortu zuen, haren lanak berpizteko.
Goetheren adiskidea izan zen, eta ikasle izan zituen
Mendelssohn eta
Meyerbeer, besteak beste. Liedak, koruak, kantata batzuk, ''Igokundea'' (1807) oratorioa, requiem bat, ''Te Deum'' bat, eta biola eta orkestrarako kontzertu bat idatzi zituen.
Wikipediatik informazioa lortu