Christopher Hogwood

260px|thumb|eskuinera|Christopher Hogwood 2014an.

Christopher Hogwood (Nottingham, 1941eko irailaren 10a - Cambridge, 2014ko irailaren 24a) britainiar orkestra-zuzendaria izan zen.

Bere garaiko musika jotzen hasi zuen zuzendari-karrera, baina Erdi Aroko musikara aldatu zen gero: Londresko Early Music Consort taldearen sortzaile eta kide izan zen, 1967-1976 bitartean. Garai hartan, barrokoko musika-zuzendari gisa espezializatu zen, eta partitura historikoak berreskuratzeaz ere arduratu zen. 1973an Academy of Ancient Music akademia sortu zuen Britainia Handian musika barrokoa eta klasikoa bere garaiko tresnekin jotzeko sortu zen lehenengo orkestra, eta orkestra hartako zuzendari izan da harrezkero. Ospe handiko orkestra da, hainbat disko grabatutakoa, eta mundu zabalean kontzertu asko eskainitakoa. Orkestra-zuzendari gisa, London Philarmonic Orchestrako zuzendari izateaz gainera, Europako eta Estatu Batuetako beste musika talde askotan lagundu zuen: Bostongo Sinfonikoan, Chicagoko Sinfonikoan, Clevelandeko Orkestran, Los Angelesko Filarmonikoan& 1988an Minnesotako (Estatu Batuak) Saint Paul ganbera-orkestraren musika-zuzendaritza onartu zuen, programazio-orokorraren eta orkestraren politika artistikoaren arduradun gisa. Oso ezaguna da, baita ere, XVIII. mendeko musikagile handiez egindako bertsioengatik; erromantizismoaren garaiko eta XX. mendeko obrak jotzen zituen, eta klabezinista bikaina zen. Musikologo eta musika-jotzaile gisa, musika barrokoaren eta klasikoaren soiltasuna adierazteaz arduratu zen batez ere. Musikari buruzko zenbait liburu idatzi zituen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 3 emaitzak -- 3 bilaketa honetara 'Hogwood, Christopher', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Hogwood, Christopher
    Argitaratua 2009
    Sailkapena: LN 8 Haen
    Liburua
  2. 2
    nork Mozart, Wolfgang Amadeus (1756-1791)
    Argitaratua 2005
    Beste egile batzuk: “...Hogwood, Christopher...”
    Sailkapena: MC 5420 Moza
    Liburua
  3. 3
    nork Mozart, Wolfgang Amadeus (1756-1791)
    Argitaratua 1984
    Beste egile batzuk: “...Hogwood, Christopher...”
    Sailkapena: TB 301 Moza
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali