Erich Leinsdorf

Erich Leinsdorf (Viena, 1912ko otsailaren 4a - Zurich, 1993ko irailaren 11a) estatubatuar orkestra-zuzendaria izan zen, jatorriz austriarra.

Bost urte zituela, pianoa ikasten hasi zen, eta 1920. urtetik aurrera, Paul Pisken emaztearekin lan egin zuen. Ondoren, Paul Emerichekin (1923-1928) jarraitu zituen piano-ikasketak, eta Paul Amadeus Piskekin konposizioa. Biolontxeloa ere landu zuen, Lilly Koszekin batera. 1930ean, orkestra-zuzendaritzako ikastaro bat egin zuen Salzburgon. 1931tik 1933ra bitartean, Vienako musika-akademian trebatu zen, eta 1933an, akademia horretako orkestra zuzendu zuen. Handik urtebetera, Salzburgoko Jaialdiko zuzendari-laguntzaile izan zen. Ondoren, New Yorkeko Metropolitan operak laguntzaile gisa aritzeko eskatu zion, eta 1938an, ''Walkyria'' zuzendu zuen. Handik hilabetera, opera hartako bigarren zuzendari izendatu zuten, eta 1939an, alemaniar errepertorioko zuzendari hartu zuten. 1942an, Estatu Batuetako hiritartasuna hartu zuen. 1943tik 1946ra bitartean, Clevelandeko orkestrako musika-zuzendari izan zen, eta 1947tik 1956ra bitartean, Rochestereko orkestra filarmonikoko zuzendari. 1956an, New Yorkeko operako zuzendari izan zen. Handik urtebetera, Poulencen ''Karmeldarren elkarrizketa'' zuzendu zuen, San Franciscoko operan. Bostongo Orkestra Sinfonikoaren zuzendari izan zen, 1962tik 1969ra bitartean, eta bitarte horretan, zazpiehun kontzertutik gora eman zituen. Baina orkestraren administrazioarekin gorabeherak izan ondoren, hiria utzi, eta batetik bestera aritu zen. Hainbat bidaia egin zituen Europara, Bayreutheko Jaialdira, batez ere. Vienako Orkestra Filarmonikoan eta Berlingo Orkestra Sinfonikoan ere aritu zen. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 6 emaitzak -- 6 bilaketa honetara 'Leinsdorf, Erich', Bilaketaren denbora: 0,05s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Leinsdorf, Erich
    Argitaratua 1976
    Sailkapena: LC 4 Lein
    Liburua
  2. 2
    Beste egile batzuk: “...Leinsdorf, Erich...”
    Sailkapena: TD 10 Corn
    Liburua
  3. 3
    nork Mozart, Wolfgang Amadeus (1756-1791)
    Argitaratua 1961
    Beste egile batzuk: “...Leinsdorf, Erich...”
    Sailkapena: TD 11 Moza
    Liburua
  4. 4
    nork Wagner, Richard (1813-1883)
    Argitaratua 1962
    Beste egile batzuk: “...Leinsdorf, Erich...”
    Sailkapena: TD 10 Wagn
    Liburua
  5. 5
    nork Cajkovskij, Petr I. (1840-1893)
    Argitaratua 1970
    Beste egile batzuk: “...Leinsdorf, Erich...”
    Sailkapena: TG 100 Tschai
    Liburua
  6. 6
    nork Mozart, Wolfgang Amadeus (1756-1791)
    Argitaratua 1960
    Beste egile batzuk: “...Leinsdorf, Erich...”
    Sailkapena: TD 10 Moza
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali