Leopold Mozart

Johann Georg Leopold Mozart (Augsburg, Alemania, 1719ko azaroaren 14a – Salzburgo, Austria, 1787ko maiatzaren 28a) barroko osteko musikagile alemana.

Bere familiakoen artean ez zegoen musika-aurrekaririk; aita koadernatzailea zen. Leopold, hasiera batean, Salzburgoko unibertsitatean zuzenbidea eta filosofia ikasten hasi bazen, behin eta berriz huts egiteagatik unibertsitatetik kanporatua izan zen.

Thurn und Taxis kondearen biolinista izan zen, eta gero, Firmian Salzburgokoaren orkestran jo zuen.

Biolina jotzen ikasteko metodo bat idatzi zuen, gaur egun oraindik balioetsia bere originaltasunagatik eta azalpen argiengatik.

Anna Maria Pertlekin ezkondu zen, eta bikoteak zazpi seme-alaba izan zituen. Horietako bost haurtzaroan hil ziren, eta beste biak Wolfgang Amadeus Mozart eta Maria Anna Mozart ziren. Leopoldek seme-alabei bere denbora guztia eskaini zien, hainbesteraino, non musika konposatzeari utzi ziola umeei musika bizikiago erakutsi ahal izateko.

Sinfonia bat idatzi zuen, eta ondoren, Jostailuen sinfonia ere sortu zuela pentsatzen da (orain dela urte batzuk arte, sinfonia hau Joseph Haydnena zela uste izan baita). Jostailuen sinfonia bere semea Wolfgangentzat idatzi zuen, Leopolden emaztea oraindik haurdun zegoela. Sinfonia honetan, baliabide ezberdin ugari erabiltzen ditu ume batentzako giro aproposa sortzearren: karraka, txilibitua eta danbolina bezalako tresna sinpleak, besteak beste. Hala ere, sinfonia honen autoretza oraindik eztabaidan dago.

Sei sonata idatzi zituen, klabizenbalo eta pianoarentzat obra ugari eta baita divertimento batzuk ere ganbera-orkestrarentzat.

1787ko maiatzaren 28an hil zen Salzburgon. Wikipediatik informazioa lortu
Erakusten 1 - 15 emaitzak -- 15 bilaketa honetara 'Mozart, Leopold', Bilaketaren denbora: 0,03s Findu emaitzak
  1. 1
    nork Mozart, Leopold
    Argitaratua 1956
    Sailkapena: LL 9 Moza.L
    Liburua
  2. 2
    nork Mozart, Leopold
    Argitaratua 1962
    Sailkapena: LN 8 Moza
    Liburua
  3. 3
    nork Mozart, Leopold
    Argitaratua 1983
    Sailkapena: LL 9 Moza.L
    Liburua
  4. 4
  5. 5
  6. 6
    nork Mozart, Leopold (1719-1787)
    Argitaratua 1986
    Sailkapena: MD 421 Moza.L
    Liburua
  7. 7
    nork Mozart, Leopold (1719-1787)
    Argitaratua 1951
    Sailkapena: MD 500 Moza.L
    Liburua
  8. 8
    nork Mozart, Leopold (1719-1787)
    Argitaratua 1951
    Sailkapena: MD 500 Moza
    Liburua
  9. 9
    nork Mozart, Leopold (1719-1787)
    Argitaratua 1961
    Sailkapena: MD 630 Moza.L
    Liburua
  10. 10
    nork Mozart, Leopold (1719-1787)
    Argitaratua 1961
    Sailkapena: MK 1 Moza.L
    Liburua
  11. 11
    nork Mozart, Leopold (1719-1787)
    Argitaratua 1955
    Sailkapena: MD 430 Moza.L
    Liburua
  12. 12
    Sailkapena: MA 40 Moza.L
    Liburua
  13. 13
    Argitaratua 1956
    Beste egile batzuk: “...Mozart, Leopold...”
    Sailkapena: MC 1311 Moza.L
    Liburua
  14. 14
    Beste egile batzuk: “...Mozart, Leopold...”
    Sailkapena: MC 1311 Moza.L
    Liburua
  15. 15
    Beste egile batzuk: “...Mozart, Leopold...”
    Sailkapena: MC 1311 Moza.L
    Liburua
Bilaketa egiteko lanabesak: RSS Emaitzak posta elektronikoz bidali